Indarkeria matxista

Bi gizonezko atxilotu dituzte Araban, indarkeria matxista egotzita

Atzoko ordu txikietan gertatu zen Gasteizko erasoa, Iparraldeko parkean. Beste erasoa Arabako Errioxan gertatu da.

Gasteizko Iparralde parkean gertatu zen ersoa. JUANAN RUIZ / FOKU
2021eko abuztuaren 2a
14:46
Entzun

Atzo 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko udaltzainek, emakume bati eraso egitea leporatuta.

Udaltzaingoaren arabera, herritar baten deia jaso zuten atzo 05:30 aldera. Deitzaileak ohartarazi zienez, emakume bat laguntza eskatzen ari zen Iparraldeko parkean. Udaltzain talde bat joan zen parkera, eta emakume bat aurkitu zuten, negarretan. Emakumeak esan zien bikotekideak jo egin zuela. Lekuko batek baieztatu egin zuen salaketa.

Erasotzailearen deskripzioa zabaldu zuten orduan udaltzainek, eta beste talde batek susmagarria aurkitu zuen inguru haietan, eta atxilotu egin zuten.

Beste erasoa, Ekoran

Arabako Errioxako Ekora herrian, berriz, 41 urteko gizonezko bat atxilotu dute, haren emaztearen lagun batek Ertzaintzari deitu ostean. Laguna Andaluziatik (Espainia) hots egin du, eguerdi partean, eta kontatu du lagunak deitu egin diola, urduri eta beldurrez, eta esan diola senarrak tratu txar fisiko zein psikologikoak ematen zizkiola sarri.

Ertzainak joan dira haren etxera, eta estu eta larri topatu dute. Soinean zituen hainbat ubeldura erakutsi dizkie. Erietxe batera eraman dute. Handik ordu batzuetara, senarra aurkitu dute, eta atxilotu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.