Nafarroako Foruzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu azkeneko egunetan, euren bikotekide ohiei tratu txarrak eragin dizkietelakoan. Berriobeitin eta Tafallan atzeman dituzte.
Berriobeitin atxilotutakoak 40 urte dauzka (M.Y.O.). Haren bikotekide ohiak Foruzaingoei esan zien gizonezkoak jo egin zuela eta tratu txar psikologikoak ere eragin zizkiola.
Tafallan atzeman dutenak, berriz, 28 urte ditu (F.E.L.R.). Emakumeak esan zuen gizonezkoak jo egin zuela. Honek, gainera, Tafallako Epaitegiaren urruntze agindua zeukan, eta hautsi egin du.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Berriobeitin eta Tafallan, bikotekide ohiak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu