Azken orduetan bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian, beren bikotekideak jotzea leporatuta.
Igande goizaldean 24 urteko mutil gazte atxilotu zuten Bilbon, udaltzainek, kalean neska bati kolpea eman ziola ikusita. Bilboko Udaleko iturriek azaldu dutenez, Buenos Aires kalean gertatu zen erasoa: udaltzainen patruila batek ikusi zuen neska batek buruan ukabilkada eman zion mutil batengandik babestu nahian zebilela. Kolpearen ondorioz, 22 urteko neska lurrera erori zen, eta erasotzaileak hura astintzen jarraitu zuen. Udaltzainak hurbildu zirela ikusi zuenean, neskari laguntzen ari zen itxurak egiten hasi zen. Hori guztia ikusita, 24 urteko A.G.S. atxilotu egin zuten udaltzainek.
Atzo, berriz, 47 urteko gizon bat atxilotu zuten ertzainek Sestaon. Ertzaintzak iturriek azaldu dutenez, 47 urteko J.S.M.k 29 urteko emakumezkoari eraso zion biak elkarrekin bizi ziren etxean, eta ubeldurak eragin aurpegian eta besoetan. Erasoaren ondorioz, pronostiko erreserbatuko zauriekin ingresatu dute emakumea Gurutzetako erietxean (Barakaldo). 9 urteko semearen aurrean gertatu zen erasoa, eta Gurutzetako erietxeko gizarte laguntzaileek artatu behar izan dute.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte bikotekideei eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu