Bilboko udaltzainek 29 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo, euren bikotekideak jo dituztelakoan.
29 urteko gizonezkoa (P.L.) Txotena auzoako etxe batean atzeman zuten. Gizonezkoak emaztea ustez jo egin zuen, lau seme-alaben aurrean, eta hauetako zaharrenak eman zien udaltzainei erasoaren abisua. Biktimak udaltzainei esan zien senarrak ukabilez eta aterkiarekin gorputz osoan jo ziola. Beste lau aldiz ere jo izan duela adierazi zien, baina ez zuela parte sartu, gizonezkoak hori egin ez zezan heriotz mehatxua egin ziolako.
Ustezko bigarren erasoan, 26 urteko gizonezkoa (R.T.F.) atzeman zuten udaltzainek, bikotekidea jo zuelakoan. Emakumeak udaltzainei esan zien bikotekidearengandik bereiztu nahi duela eta horregatik jo zuela. Besteetan ere jo izan duela salatu du emakumeak, eta behin eskaileratan behera bota zuela. Ez du behin ere salaketarik egin.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, bikotekideen kontrako ustezko erasoengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu