Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon emakumeen kontrako indarkeriagatik

Bata emaztea eta koinatua erasotzeagatik atxilotu dute eta bestea berriz, emakume bat hautsitako botila batekin jotzeagatik. Biak Bilboko epaitegietan daude, epailearen aurrean deklaratzeko zain.

2008ko abuztuaren 18a
16:11
Entzun
Atzo gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon, emakume bati hautsitako kristalezko botila batekin eraso egiteagatik. Bilboko Udalak adierazi duenez, igande goizeko bostak aldera, Arriaga plazan gizonezkoa neska bati ukitu lizunak egiten hasi zen. Honek ostikaden bitartez erantzuten ziola ikusita, neska kuadrila batek kargu hartu zion 33 urteko gizonezkoari. Ondorioz, honek hautsita zegoen kristalezko botila bat hartu eta kargu hartu zion nesketako bati eraso zion.

F.B ihes egiten saiatu zen arren, minutu gutxira atxilotu zuten. Datozen orduetan gertatutakoaren berri eman beharko dio epaileari. Erasoa jaso zuen neska, berriz, Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten erasotzaileak hautsitako botilarekin egindako zauriengatik.

Horrez gain, beste gizonezko bat ere atxiotu dute Bilbon, ustez emaztea iraindu eta jotzeagatik. Nahiz eta erasoa pasa den ostiralean gertatu zen, gaur eman dute aditzera. 43 urteko emakumezkoa, ostegun arratsaldean atera zen ospitaletik kateter bat egin eta gero. Ostiralean gizonezkoa etxera edanda iritsi zela agertu zien udaltzainei, eta iraintzen eta jotzen hasi zitzaiola. Gainera, momentu horretan berarekin zegoen 28 urteko anaiari ere eraso zion.

Emakumeak eta anaiak berehala jarri zuten salaketa. Udaltzaingoak adierazitakoaren arabera, bikotearen etxera iritsi zirenean, gizonezkoa ohe gainean zegoen etzanda, eta edanda zegoela antzematen zen.Momentuz, D.C.M 43 urteko gizonezkoa Bilboko epaitegietan da emakumeen kontrako indarkeriagatik akusatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.