Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Barakaldon, emakumeen kontrako indarkeria egotzita

2007ko maiatzaren 21a
13:57
Entzun
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduotan Bilbon eta Barakaldon (Bizkaia), emakumeen kontrako indarkeria egotzita.

Bilbon atzo arratsaldean atzeman zuten. Gizonezkoak bikotekideari ustez aurpegian ukabilkada eman zion euren etxebizitzan, urte gutxiko alabaren aurrean zutela. Biktima ospitale batera eraman behar izan zuten artatzera.

Ertzainei adierazi zienez, lehenago ere jasan ditu gizonezkoaren erasoak.

Barakaldon atzo gauean atxilotu zuten. Gizonezkoak, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua urratuta, emakumeari seme-alabak eraman zizkion etxera. Eztabaida izan eta gero, barrura sartu zuen indarrez eta mehatxuak egin zizkion, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gertakaria hartzen ari zen itxura ikusita, hamar urteko semea gurasoen artean jarri zen, amak kolperik har ez zezan, eta aitak orduan alde egin zuen bertatik. Apur bat geroago, emakumezkoak senar ohiaren telefono deia jaso zuen, eta honek heriotza mehatxuak egin zizkion, betiere ertzainen arabera.

Emakumezkoak gertakariak Ertzainetxean salatu zituen, eta patruila bat ustezko erasotzailearen etxebizitzara joan zen, atxilotzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.