Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Gasteizen, bikotekide ohiak jo dituztelakoan

2008ko apirilaren 22a
13:58
Entzun
Ertzaintzak A.M.B. 46 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo Bilbon, bikotekide ohiari eraso egin ziolako ustez. Ertzainen arabera, aizkora batez jo zuen gizonezkoak, eta biktimari Basurtuko erietxean hainbat puntu eman behar izan zizkioten zauria ixteko.

Atzo arratsaldeko ordubiak aldera izan zen gertaera, San Frantzisko auzoan, Maiatzaren 2ko kalearen parean. Gizonezkoa seietan atzeman zuten, San Frantzisko kalean.

Gasteizen ere gizonezko bat atxilotu du udaltzaingoak, bikote izandakoa jotzea egotzita. 31 urte ditu atxilotuak, eta atzo gauean atzeman zuten, Konstituzio plazan. Udaltzainen arabera, emakumeari lepotik heldu zion eta lurra bota zuen.

Biktima Santiago erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.