Emakumeen kontrako erasoak

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Sestaon, beren bikoteak jo dituztelakoan

38 urteko gizon bat atxilotu zen atzo Ertzaintzak Bilbon, bere bikotea jo zuelakoan. Bien haurrari bularra ematen ari zitzaionean jo zuen gizonak bikotea, eta apur bat lehenako leihotik botako zuen mehatxua egin zion. Emakumea erietxera eraman behar izan zuten.

2004ko ekainaren 7a
18:26
Entzun
Gaueko hamaikak inguruan emakumeak berak deitu zion Ertzaintzari, bere bikotea jotzen ari zizaiola esanez.

Emakumeak kontatu zuenaren arabera, gizona mehatxuka hasi zitzaion, eta gero etxetik atera zen. Pixka bat beranduago itzuli egin zen, eta orduan eskuetan hartzen zuen edozerrekin emakumea jotzen hasi zen. Emakumean bien haurrari bularra ematen ari zen. Garraxika hasi zen, eta gizonak etxetik joatea erabaki zuen. Orduan, emakumeak Ertzaintzari deitu zion, eta gizona berriz etxera zihoala, atarian atxilotu zuten.

Sestaon ere bai

Sestaon, berriz, Udaltzaingoak beste gizon bat atxilotu zuen, atzo arratsaldean. 29 urteko gizonari urtebeteko gartzela zigorra jarri zion Galiziako Justiziak bere bikotea jo zuelako, eta beraz, Sestaoko Udaltzainari gizona atxilotzeko agindu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.