Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon tratu txarrak egotzita

27 urte ditu batek, eta 20 besteak. Gainera, urruntze agindua zuen bietako batek.

2007ko urtarrilaren 29a
11:19
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Bilbon, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotizta.

Atzo goizaldeko bosta erdiak aldera gertatu zen atxiloketetako bat. Une hartan Ertzaintzaren patruila bat Bilboko Blas de Otero kalean zebilen, bereizgarririk gabeko auto batean, eta dantzaleku baten atarian gizonezko gazte batek emakume bat jotzen zuela ikusi zuten. Halaber, beste gizonezko bat eta emakume bat hurbil zeudela, eta gizonezkoa erasoa saihesten saiatu zela.

Autotik jaitsi eta erasoa gertatu zen lekura hurbildu zirenean, dantzalekutik irten berri zirela agertu zieten kolpeak jaso zituen emakumeak eta harekin zegoen bikoteak. Irtetzearekin batera, biktimaren bikotekide ohia hurbildu bide zitzaien, eta kolpeka eraso zion emakumezkoari. Gainera, bikotekide ohiak urruntze agindua uzela agertu zien biktimak. Hori guztia frogatu eta, halaber, emakumezkoak bekokian ubeldua zuela ikusita, 28 urteko J.L.M.A. Leioako (Bizkaia) bizilaguna atxilotu egin zuten.

Halaber, igande goizaldean atxilotu zuten 27 urteko F.P.S. ere, emaztea jo zuelakoan. Ertzaintzak agertu duenez, ordubiak hamar gutxi aldera dei bat jaso zuten Uribarri kaleko etxebizitza baten gizonezko bat emakumezko bat jotzen ari zela esanez. Hara urreratu zirenean, ustezko erasotzailearen arrebak agertu zien nebak bikotekideari ukabilkada eman ziola aurpegian eta lepoa gogor estutu ziola. Halakoak lehenago ere gertatu zirela erantsi zuen.

Biktimak berretsi egin zuen goinatak esandakoa, eta, gainera, eksuineko begian ubeldu handi bat eta lepoan urratuak zituela ikusi zuten. Hori dela eta, 27 urteko F.P.S. atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.