Bilbon 60 urteko A.P.S. atxilotu zuten, ohikotan etxekoei tratu txarrak eman dizkielakoan. Zehazki, etxean zirela, emazteari eta amaginarrebari hilko zituela egin zien mehatxu, eta ertzainek atxilotu zutenean, andreak esan zien ohikotan jasotzen zituen tratu txar fisiko zein psikikoak.
Bigarren gizonezkoa —34 urteko LM.A.A.— Portugaleten atxilotu zuten, kalean emazteari eraso egin ondoren. Bikotea eta haien adingabeko bi alaba auto baten barruan zeuden eztabaidatzen hasi zirenean. Gizonezkoak emakumeari burutik heldu eta autoko leihoren kontra kolpatu zuen. Ondoren, lepotik heldu zion, eta itoko zuela pentsatu zuen andreak. Nolanahi ere, gizonezko bat bikotearengana hurbildu eta haiek bereiztea lortu zuen. Ertzaintzak berehala atxilotu zuen erasoaren egilea.
Genero indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian beren emazteei tratu txarrak emateagatik
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bizkaian, bata zein bestea, ustez beren emazteei tratu txarrak emateagatik. Bietako batek hilko zituela egin zien mehatxu emazteari zein amaginarrebari. Besteak, bikote-laguna kolpatu zuen kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu