Atzo gaueko hamarrak eta laurden inguruan 44 urteko gizon bat atxilotu zuten Lekeition (Bizkaia), bikotekideari eraso egitea egotzita. Bizilagunek Ertzaintzari deitu zioten erasoaren berri emateko. Emakumea osasun etxera eraman zuten buruan zituen zauriak artatzeko. Biktimak tratu txarrak ohikoak zirela jakinarazi zien ertzainei.
Donostiako Amara auzoan 43 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo 23:20 inguruan emazteari jo ziolakoan. Auto baten barruan gertatu zen erasoa, ertzainen arabera. Emakumeak lepoan zauriak zituen eta larrialdi zerbitzuek artatu zuten.
emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Donostian eta Lekeition, bikotekidea jo egin dutelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu