Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Durangon (Bizkaia) eta Bilbon, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.
Bilbon, Begoña auzoan, bizilagun batek etxe batera joateko dei egin zien ertzainei, eta hauek emakume bat aurpegian kolpeak zituela ikusi zuten. Biktimak esan zienez, bikotekideak (37 urteko gizonezkoa) burua lurraren kontra kolpatu zion. Ustezko erasotzaileak lehendik ere jaso izan ditu antzeko salaketak.
Durangon 31 urteko gizonezko atzeman zuten, bikotekide ohiari muturrekoa eman ziolakoan. Emakumeak zauria egin zuen kolpearen ondorioz, lurrera erorita, eta artatu egin behar izan zuten. Han ere bizilagunek eman zioten gertatutakoaren berri ertzainei.
Larunbatean, berriz, Gasteizko udaltzainek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, emaztea jo zuelakoan. Cuchilleria kalean izan zen ustezko erasoa.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Durangon eta Bilbon, bikotekide ohia eta bikotekidea jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu