Atzo arrasaldean 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, emazteari autoz jarraitu eta haren autoari kalteak egitea leporatuta. Horrekin batera, genero indarkeria egotzi diote atxilotuari. Andreak berak —34 urte— deitu zion Poliziari, senarrak jazarri egin ziola eta tratu txarrak ematen zizkiola salatzeko. Bikotearen etxearen inguruetan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Ostiralean 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, genero indarkeriarekin lotuta. 31 urteko emazteari eraso egitea egotzi zioten. Haurren aurrean egin zion eraso, Poliziaren arabera. Kasu horretan ere andreak berak deitu zien udaltzainei.