Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon, bikotekideak jo dituztelakoan

2008ko maiatzaren 8a
15:34
Entzun
Gasteizko udaltzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart, emaztea jo egin duelakoan. Emakumeak sartu du salaketa, atzo gaueko hamarrak aldera euren etxean ustez erasoa jaso ondoren.

Emakumearen arabera, senarrak muturrekoak eta bestelako kolpeak eman zizkion. Santiago erietxean artatu behar izan zuten.

Biktimak adierazi du azkeneko bi urteetan erasoak eta tratu txarrak jaso dituela, baina inoiz ez zuen sartu parte.

Bilbon ere gizonezko bat atxilotu dute gaur, bikotekideari lepotik heldu eta zaplastekoak ematea leporatuta, Montevideo etorbidean. Udaltzainek atzeman dute ustezko erasotzailea, 47 urteko gizonezkoa -V.M.P.F.-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.