Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Portugaleten, bikotekideak jo dituztelakoan

2007ko ekainaren 27a
11:35
Entzun
Ertzaintzak 30 urteko gizonezkoa (T.B.) atxilotu du bart Gasteizen, bikotekidearen kontrako ustezko erasoengatik. Emakume batek haren kontra parte sartu du, San Cristobal kaleko etxe batean jo egin duela salatuta. Ertzainen arabera, gizonezkoak sofara bota du emakumezkoa eta, baso batekin jotzear zela, biktimaren senide batek kolpea eragotzi du. Emakumeak esan du bikotekideak maiz jo izan dizkiola belarrondokoak, sarri bultzatu izan duela eta heriotz mehatxuak egin izan dizkiola.

Portugaleten (Bizkaia) 25 urteko gizonezkoa (AG.S.) atxilotu dute ertzainek bart, bikotekideari lepotik heltzea eta buruan kolpeak ematea leporatuta. Emakumezkoak ertzainei adierazi die askotan jotzen duela hark eta heriotz mehatxuak ere egiten dizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.