Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ostiral iluntzean izan zen lehen atxiloketa, Alde Zaharreko etxebizitza batean. Emakumezko batek salatu zuen bikotekideak mehatxu egin ziola labana batekin, eta horren ondotik 50 urteko gizon bat atzeman zuten.
Bigarren atxiloketa larunbat goizaldean gertatu zen, Gasteiz erdiguneko diskoteka batean. Ustez 19 urteko mutil batek bikotekide ohiari eraso zion, neskaren eta lokaleko segurtasun langileen arabera. Diskotekaren inguruan atzeman zuten.