Iruñeko udaltzainek 28 urteko gizonezko bat (W.C.P.) atxilotu zuten atzo, honek bikotekide ohiari hanka batean labana sartzeagatik.
Gizonezkoa biktimaren etxera joan zen atzo, arratsaldeko bostetan, eta barrura sartu zenean, 25 zentimetroko labana hartu eta eraso egin zion. Urdanozeko etxeetan gertatu zen erasoa. Emakumeak udaltzainei deitzea lortu zuen, hauek hara joan eta gizonezkoa atzeman zuten, artean etxean zelako.
Ertzaintzak, berriz, 33 urteko gizonezko bat (AM.M.M.) atxilotu zuen atzo gauean Basaurin (Bizkaia), honek bikotekidea labana handiz batez mehatxatu egin zuelako. Solobarria Plazan gertatu zen mehatxua, 20:20an, gizonezkoaren kafetegian. Herritar batek Ertzaintzari abisu eman zion, gizonezkoak emakumezkoa atxikia zuela esateko.
Ertzaintzari abisua eman zion herritarrak esan zuen biktimarekin batera joan zela kafetegira, honek gizonezkoarekin harremana moztu egin nahi zuela-eta. Gizonezkoak herritar hari utzi zion kafetegitik irteten baina emakumezkoari ez, eta pertsianak bota zituen. Emakumeak, ordea, komun batean sartu eta berau ixtea lortu zuen.
Ertzainak hara azaldu zirenean, pertsianak igotzea lortu eta gizonezkoa atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean eta Basaurin, bikotekideari eraso eta mehatxu egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu