Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean eta Beasainen, euren bikotekideak jo dituztelakoan

2007ko otsailaren 23a
16:44
Entzun
Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur, bere bikotekidea jo duelakoan. Udaltzainek esan dute gizonezkoak emakumea giltzekin aurpegian jo egin duela, Irunlarrea kaleko etxebizitza batean. Emakumeak zaurituak izan ditu. Erasoa goizean gertatu da, 10:20 aldera, baina gizonezkoa ez dute atxilotu arratsaldera arte, Landaben poligonora lanera zihoala.

Ertzaintzak, berriz, gizonezko bat atxilotu du Beasainen (Gipuzkoa), ustez bere emaztea jo duelako. Gertaera atzo izan zen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez, Jose Miguel Iturrioz kalean. Ertzainen arabera, gizonezkoak (C.F.Y., 23 urte) eskuarekin aurpegian jo zion emakumeari, eta aulki batekin jotzen ere saiatu zen. Emakumeak zauriak izan zituen aurpegian, arinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.