emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Lasarte-Orian eta Tuteran

2010eko otsailaren 10a
14:32
Entzun
Ertzaintzak 20 urteko mutil bat atzeman du bart Lasarte-Orian (Gipuzkoa), neska-laguna jo egin duelako ustez. Labana batekin mehatxatu izana ere egotzi dio Ertzaintzak. Euren etxean izan da gertaera, emakumearen haurren aurrean. Biktimak etxetik irtetea lortu du eta bizilagunei abisua ematea. Ondoren, osasun zentro batera eraman dute.

Emakumezkoak salatu du beste batzuetan ere jaso izan dituela tratu txarrak.

Nafarroako foruzainek igandean 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran, bikotekide ohia jo egin zuela egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.