Ertzaintzak J.R.R. 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Bilbon. Iturri ofizialen arabera, erasoa atzo goizaldeko 07:00ean gertatu zen emakume batek laguntza eske Bilboko Lehendakari Agirre etorbidean bertatik zihoan Ertzaintzaren patruila bat geldiarazi zuenean. J.R.R. ustez tratu-txarrak emateagatik, eta aurrez ezarrita zeukan urruntze agindua urratzeagatik atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Saialak jakinarazi duenez, atxilotuak kalean erasotu zuen emakumezkoa, eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion.
Nafarroan berriz, Burlatan D.D.O. 49 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Foru Poliziak. Atxilo hartzea iluntzeko 21:00ak inguruan gertatu zen, arratsaldean atxilotuaren bikotekideak ustezko tratu-txar fisiko eta psikologikoak salatu ostean. Iturri ofizialen arabera, bikotekidea tratu-txarrak jasotzen ari zen azken urteetan, baina ez zion Poliziari jakinarazi.
Beste atxiloketa Iruñean gertatu zen atzo arratsaldean. Preso hartua V.C.F. 39 urteko gizonezkoa da, eta ustezko tratu-txarrengatik ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik atxilotu zuen Foru Poliziak. Pasa den astelehenean, V.C.F.ren neska-lagunak salaketa jarri zuen Nafarroako Foru Poliziaren komisaldegian, ustez500 metro baino urrunago egoteko agindua urratu zuelako, eta biek izandako eztabaida batean neskak zeraman poltsa kentzen saiatu zelako.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan eta bat Bilbon emakumezkoei tratu-txarrak ematea leporatuta
Ertzaintzak J.R.R. 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Bilbon ustez bere neska-laguna kalean erasotzeagatik, eta urruntze agindua urratzeagatik. Burlatan (Nafarroa) 49 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bere bikoteari tratu txar fisikoak eta psikologikoak eman zizkiolakoan. Iruñean ere atxilotu zuen gizonezko bat Nafarroako Foru Poliziak. 39 urteko gizonezkoa hartu zuten atxilo, urruntze agindua ez zuela bete usteta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu