Ertzaintzak gaur jakinarazi du atzo bi gizonezko, 28 urteko B.T.B., eta 51 urteko a M.T.A. atxilotu zituela Rivabellosan (Araba). Eraikuntza lan batean kofrajerako materiala ostea leporatuta atxilotu zituela zehaztu du, baita polizia aurrekariak zituztela ere.
Atzo iluntzean epailearen aurretik igaro ziren bi atxilotuak. Ertzaintzaren esanetan, atzo goizean furgoneta bat ikusi zuen Rivabellosako sarreran "maniobra arraroak" egiten. Halako batean, barruan zihoazen bi gizonak ibilgailutik aldendu ziren, honen ateak zabalik utzita.
Ertzainak ibilgailura hurbildutakoan, barrenean txatarra eta obretako materiala -kofrajerako, zehazki- zegoela ikusi zuten.
Handik gutxira atxilotu zituzten gizonak, furgonetara itzuli zirenean. Ertzaintzaren arabera, garraiatzen zuten materialaren jatorriaz egin zitzaizkien galderak behar bezala erantzuteko ez ziren gai izan bi gizonak.
Gizartea
Bi gizonezko atxilotu dituzte Rivabellosan, obretan lapurtu dutelakoan
Furgoneta batez kofrajeko materiala ebatsi izana leporatzen die Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu