Bilboko udaltzainek bi gizonezko atzeman dituzte asteburuan, bi emakume jo dituztelakoan. Aurreneko gertaera igandean goizeko ordubatean izan zen, Maiatzak 2 kalean. P.V.P. -38 urte- bere neska-lagun izandakoaren etxera joan zen lehen lapurtutako giltzaren bidez. Emakumea beste bi neskekin zegoen orduan, eta hauek esan zioten hura etxetik joana zela. Gizonezkoak alde egin zuen, baina bi ordura itzuli zen, eta bikotekide ohiaren lagun bat eskaileratan behera bota zuen, udaltzainek esan dutenez. Buruan, ezpainean eta ukalondoan hartu zuen min emakumeak, eta Basurtuko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten. Igande arratsaldean atxilotu zuten gizonezkoa.
Bigarrena ere igandean atxilotu zuten -G.I., 37 urte-, gaueko hamaika eta laurden aldera, Sagarminaga kalean. 31 urteko emakume bat jo zuen, udaltzainen arabera. Biktimak ezpainean eta bekainean hartu zuen kolpea, eta hura ere Basurtuko erietxera eraman zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atzeman dituzte Bilbon, emakumeak jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu