Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atzeman dituzte Lizarran eta Tuteran, bikotekideak jo dituztelakoan

2008ko ekainaren 18a
18:32
Entzun
Nafarroako udaltzainek 40 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lizarran, emaztea jo egin duelako ustez. Emakumezkoak senarraren aurkako salaketa sartu zuen, honek etxean jo egin zuela esanez. Biktima ondoren ihes egiten saiatu zenean, bikotekideak muturrekoa eman zion, eta hura eskaileratan behera erori zen. Emakumezkoak salatu du azkeneko urteetan jaso izan dituela mehatxuak eta erasoak.

Tuteran ere atzeman zuten beste gizonezko bat igandean, 29 urtekoa, bikotekidea jo zuelakoan. Honek eman zien ustezko erasoaren berri udaltzainei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.