euskal herria

Bi gorpu aurki dituzte Urduñako etxe batean

Aita-semeak dira, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Hilotzek ez dute indarkeria arrastorik.

2012ko otsailaren 7a
19:02
Entzun

Aita baten eta haren semearen gorpuak aurkitu zituzten atzo Urduñako etxe batean (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur arratsaldean jakinarazi dutenez. Hilotzek ez dute indarkeria arrastorik.

Bien adinaren inguruan datu zehatzik ez dute eman baina, Herrizaingo Sailaren arabera, helduak dira biak. Autopsiaren zain daude.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.