Bi hondartza itxi dituzte, urak kutsatuta daudelako
MUTRIKU. Uretan kutsadura atzeman dute, eta bainurako itxi egin dituzte Euskal Herriko bi hondartza. Herenegun, E.Coli bakterioa baimendutakoa baino gehiago aurkitu zuten Ilbarritz hondartzan, Bidarten (Lapurdi). Atzo, Berdeek jakinarazi zuten Mutrikuko (Gipuzkoa) hondartza itxi dutela; uste dute gasolioa zegoela uretan. Bi kasuetan ikertzen ari dira nola kutsatu diren urak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu