Bi ikasle gehiago jarriko dituzte gelako Nafarroan

2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Ikastetxeetan gela bakoitzeko ikasle kopurua igotzeko agindu zuen iragan maiatzaren 8an Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Batxilergoan eta 3 urteko haurren geletan, bere horretan uztea proposatu zuen Iribasek. Gainontzekoetan, ikasle gehiago pilatzeko asmoa du. 4 urtekoen geletan 25 ikasletik 26ra igo nahi du ratioa; 5 urtekoen geletan, 25etik 27ra; Lehen Hezkuntzan, 25etik 27ra; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 30etik 32ra. Iribasek adierazi zuen «kasuz kasu» aztertuko zituztela gehienezko ikasleen kopurua igotzea, baina eskola guztiei agindu die ratioak igotzeko. Umeak pilatuta, gela gutxiago egongo dira ikastetxeetan, eta, beraz, irakasle gutxiago beharko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.