euskal herria

Bi kaputxadunek banku bateko sukurtsal bat lapurtu dute Karrantzan

Kutxa gotorrean zegoen dirua eraman dute lapurrek, arma batekin mehatxu egin eta langileak lotu ostean.

2013ko maiatzaren 3a
15:12
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko zortzietan izan da lapurreta. Bi lagun sukurtsalera sartu dira langileak lanera sartu direnean, eta arma batekin egin diete mehatxu. 

Langileak lotu, eta kutxa gotorrean zegoen dirua hartuta ihes egin dute lapurrek. 08:40an, lankide batek aurkitu ditu langileak lotuta, eta Ertzaintzari hots egin dio. Lapurren bila ari dira orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.