Seaskako arduradunek gaur aurkeztu dituzte aurtengo Herri Urratsi buruzko xehetasunak. Maiatzaren 9an egingo da, Senperen, eta Geroa egun gurea izango du goiburu.
Ohi bezala, festa egun oparoa prestatzen ari dira, eta aurreratu dutenez, Fermin Muguruzaren bandaren zein Renata Rosa kantari brasildarraren kontzertuak izango dira.
Bilduko duten dirua, berriz, bigarren hezkuntza emateko bi kolegio berri eraikitzeko erabiliko dute: bat, Ziburun ireki nahi dute, eta, bestea, Nafarroa Beherean, ziurrenera, Lartzabalen.
Euskara
Bi kolegio berri zabaltzea du xede aurtengo Herri Urratsek
Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, bigarren hezkuntza emateko bi kolegio berri zabaldu nahi ditu, bat Ziburun (Lapurdi) eta bestea Lartzabalen (Nafarroa Behera). Hain zuzen ere, aurtengo Herri Urratsen biltzen duten dirua xede hori betetzeko erabiliko dute. Maiatzaren 9an egingo da Herri Urrats, ohi bezala Senpereko (Lapurdi) aintziraren inguruan. Besteak beste, Fermin Muguruza eta haren bandaren emanaldia izango da festa egun horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu