Langraizko (Araba) espetxetik Gasteizko Txagorritxu erietxera eraman behar izan dute gaur Anjel Figueroa euskal presoa. Gurutzetako (Bizkaia) eraman edo ez aztertzen ari dira medikuak.
Joan den ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta Askatasunak adierazi duenez, "azken hilabeteetan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera" darabilte, "gurpil ero batean". Bera askatzeko behin baino gehiagotan eskatu arren, preso atxikitzen dute oraindik.
Askatasunaren salaketa
"Anjel Figueroarekin egiten ari direnak erakusten du PSOEren Espainiako gobernuak, preso politikoak suntsitzeko helburuz, darabilen espetxe politikaren krudeltasuna eta mendeku gosea norainokoa den".
Askatasunak hilabeteak daramatza salatzen "presoak hil egin nahi" dituztela, "muturreko baldintzetan biziaraziz: dispertsatuta, bakartuta, osasun artatzerik gabe, eskubideak zanpatuak dituztelarik…". Presoen eskubideen aldeko erakundeari bereziki kezkatzen dio gaixotasun larriak pairatzen dituzten 14 euskal presoen egoerak.
Euskal presoak
Bi krisialdi jasan ondoren Langraizko kartzelatik Txagorritxuko ospitalera eraman dute Anjel Figueroa
Anjel Figueroa euskal presoa Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman dute, bi krisialdi bortitz pairatu ostean. Langraizko espetxetik eraman dute. Gaixotasun larri eta sendaezina du eta azkenaldian maiz ibili da erietxeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu