GIZARTEA

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, Abanton banketxe batean lapurreta egiten saiatzea egotzita

Langileak banketxea zabaltzera zihoazenean sartu dira, 08:05 aldera. Batek aurpegia estalita zeraman, eta banketxetik ertzainei tirokatuz atera da ihesi. Kanpoan zegoen auto batean sartu da; barruan beste bi lagun zeuden.   

2013ko urriaren 18a
14:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Sabadell-Gipuzcoano banketxeko sukurtsal batean sartu dira bi lagun Abantoko Blasco Ibañez kalean, gutxienez batek aurpegia estalia zuela.

Lapurreta saioaren berri eman diote Ertzaintzari, eta bertara joan dira hainbat polizia. Lapurra tirokatzen hasi denean, Ertzaintzak ere tiroz erantzun dio, baina ez da zauriturik egon. 

Lapurrek ez dute azkenean ezer eraman. Ihes egiten saiatu dira, baina bi harrapatu egin dituzte. Hala ere, batek ihes egitea lortu du, eta oraindik ez dute aurkitu. 

Lapurreta gertatu den unean artean ez zegoen bezerorik barruan. 

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Banketxea inguratua dute, eta froga bila dabiltza. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.