Etxe horiek ez ezik, beste batzuek ere miatu dituzte. Askatasunak jakinarazi duenez, Bilbon arakatu dute etxe bat; zehazki, Zehazki, Iturribide kaleko 80 edo 82. zenbakiko etxebizitza bat. Helbide horretan inor atxilotu duten ez dago argi.
Askatasunak agertu du gazte biak Madrilera daramatzatela inkomunikatuta.
Atxiloketak
Bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Bizkaian
Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, A-8 autopistan, Ermua parean, atxilotu dituzte Mikeldi Zenigaonaindia eta Iker Legarra gazte bizkaitarrak, kontrol bati "iskin egiten" saiatu ondoren. Gerarazi, atzeman eta autoa miatzean, ETAren 'Zutabe' aldizkariaren 50 bat ale aurkitu dituztela diote iturri horiek. Zenigaonandiak 18urte ditu eta Aulestikoa da; Legarrak, berriz, 21 eta Gizaburukoa da. Hain zuzen ere, goizeko bederatzi eta erdietan beren gurasoen etxeak miatzera eraman dituztenean jakin du Askatasunak bi gazte horiek atxilo hartu dituztela. Aita-amak ez zeuden etxean, eta herriko jendea hurbildu da bi gazteekin zer gertatzen ari zen ikustera. Lekukoen arabera, Guardia Zibilek ez dute atxiloketa autorik erakutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu