Migrazioa

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, autokarabana batean lau errefuxiatu garraiatzea egotzita

Urtarrilaren 18an atxilotu zituzten, Bilboko portuan. Erresuma Batura zihoan ferry batean lau iheslari garraitzen saiatu ziren.

Errefuxiatuak atzeman zituzten autokarabana. BARNE MINISTERIOA
2018ko urtarrilaren 31
15:39
Entzun

Bi espainiar dira atxilotuak, Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Iturri horrek dio Guardia Zibilak miaketa zorrotzak egiten dituela Santurtziko Portuan, bai merkantzia garraioetan eta baita jendea daramatenetan ere, eta kontrol horietako batean atzeman zituztela migratzaileak.

Autokarabana aurreneko aldiz arakatu zutenean ez zuten ezer topatu, baina, han zihoazen bi laguni "jarrera susmagarria" sumatu zieten. Orduan, maletak irekitzea erabaki zuten, eta maletategian, lastaira baten azpian, lau albaniar topatu zituzten, Barne Ministerioaren arabera, "baldintza oso txarretan".

Ibilgailua zeraman bikotea atxilotu egin zuten, legez kanpoko migrazioa egotzita. Barakaldoko Auzitegiaren esku dago auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.