Gizartea

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon eta Donostian haur pornografiarekin lotuta

Espainiako Poliziak atzeman ditu, eta umeen irudi pornografikoak edukitzea eta Internet bidez zabaltzea leporatzen diete.

2006ko azaroaren 21a
19:25
Entzun
Euskal Herrian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Espainian hamahiru lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Internet bidez haur pornografia zabaltzea leporatuta. Euskal Herrian, Bilbon eta Donostian, bi gizonezko atxilotu dituzte eta haien etxeak miatu.

Miaketetan 34 disko gogor, bost ordenagailu eramangarri, eta irudi artxibategiak jasotzeko hainbat gailu atzeman dituzte; horietan guztietan haurren milaka irudi pornografiko daudela agertu dute polizia iturriek. Hain justu, saretik doainik ekarri zitekeen 4 urteko ume baten bideo bat atzeman zuten aurrena, eta haren arrastoa ikertzen hasita heldu dira operazioa egitera.

Atxilotuen artean bi adingabekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.