Gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu dituzte Bilbon, ustez sexu esplotazio sare batean parte hartu dutelako. Poliziak Nigeriako emakumeei estortsionatzea eta mehatxu egitea egozten die, baita mehatxu horien bidez prostituzioan aritzera behartu dituztela ere.
Gaur jakinarazi dutenez, atzo atxilotu zituzten, eta biak Nigeriakoak dira.