atxiloketak

Bi lagun atxilotu dituzte Donostian, Estatu Islamikoarekin lotura dutelakoan

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak eman du atxiloketen berri, Bruselan.

2015eko abenduaren 4a
12:31
Entzun

Martuteneko espetxean zeuden preso, hirugarren graduan, eta Auzitegi Nazionalak zuzendutako operazio bati jarraituz atxilotu dituzte. 24 urte ditu batak, eta 32 besteak. Fernandez Diazen esanetan, "erakunde terrorista laguntzea" eta "terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu dituzte; hain zuzen, "terrorismo informatikoan" ziharduten, Fernandez Diazen arabera.

Ministroak adierazi du aspaldi abiatu zutela ikerketa, baina sarean eskegitako bideo baten ondorioz azkartu dutela operazioa. Bideoan, bi atxilotuetako batek su ematen dio bere pasaporteari; "taldeari leialtasuna adierazteko eta bere naziotasun edo nortasunari uko egiteko erritual bat da", Fernandez Diazek azaldu duenez. Operazioak zabalik jarraitzen du, sekretupean.

Asteartean, Espainiako Guardia Zibilak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Iruñean, Estatu Islamikoarekin lotura zuelakoan. Poliziaren iturrien arabera, Estatu Islamikoarekin lotutako albisteak eta bideoak zabaltzen zituen. Laster Siriara joatekoa zen Estatu Islamikoarekin bat egiteko, Poliziak zabaldutako informazioaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.