Gasteizen atxilotuak Abdelkader Lebik eta Abdalla Ibn Moutalib Kadouri dira; biak sortzez Aljeriakoak.Alcañizen Brahim Amman atzeman dute, hura ere sortzez aljeriarra, eta Madrilen Khalid Zeimi Pardo Marokon jaiotakoa.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Gasteizen eta Alcañizen atxilotutako hirurak "sare integrista terroristen baitako zelula aktibo bat" eratzen ari ziren. Laugarrenari, berriz, Mustapha El Maymouniren sarearekin harremana izatea leporatzen diote. Hain justu, pertsona hori lehenago ere atxilotu zuten Madrilgo martxoaren 11ko atentatuekin zerikusia izan zuelakoan.
Atxiloketak
Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria islamistarekin zerikusia dutelakoan
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu bart goizaldean Gasteizko etxebizitza batean. Indarkeria islamistarekin zerikusia izatea leporatzen diete. Operazio berean, Euskal Herrian ez ezik Espainian ere egin dituzte atxiloketak, hala nola, Alcañizen (Teruel, Aragoi) beste pertsona bat atxilotu dute eta laugarren bat Madrilen. Espaniako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek gidatu du operazioa. Sarekadak irekita jarraitzen du, eta bost miaketa egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu