Atxiloketak

Bi lagun atxilotu dituzte haur pronografiarekin lotuta

Guardia Zibilak 34 urteko A.V. atzeman du Araban eta 33 urteko M.A.G.P. Nafarroan. Katalunian eta Espainian beste hamabi lagun atxilotu dituzte sarekada berean. Haur pornografia edukitzea eta banatzea egozten diete.

2006ko abenduaren 29a
12:58
Entzun
Guardia Zibileko iturriek agertu dutenez, joan den abuztuan hasi zuten ikerketa, sarean haur ponografiarekin osatutako irudi eta bideo fitxategien zantzuak aurkitu ondoren. Hala, material hori gordetzen zuten 453 fitxategi aurkitu zituzten,fitxategi horietara lotzen ziren hamabost leku fisikoa atzeman.

Ildo horretatik, Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako hamabost etxebizitzatan miaketak egin dituzte, eta, guztira, hamalau lagun atxilotu; horietatik bi Araban eta Nafarroan.

Aipatutako iturriaren arabera, haur pornografiarekin osatutako mila fitxategitik gora zuten atxilotuek. Gainera, atxilotuetako baten ordenagailuan adingabe batekin berak egindako bideo pornografikoa atzeman dute, eta, ondorioz, haur pornografiaren ekoizpena ere leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.