Alonsok agertu duenez, Madrilgo sarraskian parte hartu zuten bost lagunekin harremana zuen atxilotutako Adman Waki siriarrak, eta horretan oinarritu da atentatuak prestatu zituen "egituran" rol garrantzitsua izan zuela baieztatzeko.
Beste atxilotua Ahmed Ibrahim Kassen da, sortzez Egiptokoa, eta Wakirekin batera harategi arabiar bat du Irunen. Nolanahi ere, bigarren atxiloketa horri garrantzia txikiagoa eman dio Espainiako Barne ministroak.
Atxiloketak ez ezik, Espainiako Poliziak hainbat miaketa egin dituela azaldu du Alonsok, eta "hainbat agiri" atzeman dituztela.
Esan bezala, atxilotu biek harategi arabiarra dute Irunen duela urtebete ingurutik, eta auzokoek agertu dutenez "jende normala" dira.
Atxiloketa hauen bezperetan, Rabei Osman El Sajed egiptoarra Italiatik Espainiara extraditatu zuten, eta atzo galdeketa egin zion Del Olmo epaileak. Eginptoarra-ri M-11ko atentatuen burua izatea leporatzen diote. Madrilgo Soto del Real gartzelan sartu zuten, inkomunikatuta.
Atxiloketak
Bi lagun atxilotu dituzte Irunen, M-11ko atentatuekin lotura dutelakoan
Espainiako Poliziak gutxienez bi lagun atxilotu ditu Irunen, martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuekin lotura dutelakoan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok agindu ditu atxiloketa horiek. Atzemandako bi lagunetako bat Siriakoa da eta bestea Egiptokoa, eta harategi arabiar bat dute elkarrekin Irunen. Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroaren arabera, atxilotutako siriarra "pertsona garrantzitsua" zen M-11 prestatu zuen egituran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu