Genero indarkeria

Bi lagun atxilotu dituzte Lasarte-Orian, bikotekidea jotzea leporatuta

Atxilotuetako batek 23 urte ditu, eta 31 besteak.

2014ko martxoaren 26a
11:45
Entzun

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Lasarte-Orian (Gipuzkoa), euren bikotekideak jotzea egotzita: 23 urte ditu batak, 31 besteak. Biak ere, atzo goizean atxilotu zituzten.

Eztabaidan ari zirela masailekoa eman zion atxilotuak bikotekideari, eta hainbat alditan bultzatu zuen, bien semearen aurrean. Kalean jarraitu zuen eztabaidak, udaltzainek ikusi zuten arte. Emakumearekin egon ostean, Ertzaintzari deitu zieten, eta han bertan atxilotu zuten gizona, 31 urtekoa. Andreak jakinarazi zien erasoak "ohikoak" zirela azken hilabeteetan, eta azaldu zuen bikotekideak askotan begiratzen ziola telefonoa, edo etxeko giltzak eta agiri ofizialak kendu.

Bigarren laguna taberna batean atxilotu zuten. Ertzainei jakinarazi zienez, erasotua izan zen, eta aurreko gauean ere kolpatu egin zuen bikotekideak, kotxe baten barruan. 23 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek, hura udaltzainen egoitzan aurkeztu zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.