Bizkaian bi lagun atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako delituak egitea egotzita.
Atzo Mungian gizon bat atxilotu zuten haren emazteak tratu txarrengatik jarritako salaketa baten ondotik. Emakumeak jakinarazi zuenez, gizonezkoak aurpegiak kolpeak eman zizkion. Osasun etxera eraman zuten ustezko biktima, zituen zauriak artatzeko.
Bilbon, berriz, 40 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean, bikotekide ohiarengana ez gerturatzeko zuen agindua ez betetzeagatik. Emakumeak adierazi duenez, atxilotua haren etxera joan zen eta honek sartzen uzten ez ziola ikusita "jarrera bortitzarekin" etxebizitzan sartzea lortu zuen. Ustezko biktimaren pisukideak udaltzainei deitu zien eta horiek atxilotu egin zuten, legez kontrako sartze eta urruntze agindua ez betetzea egotzita.
gizartea
Bi lagun atzeman dituzte Bizkaian, emakumeen aurkako delituak egitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu