Istripua 16:30 aldera izan da. Salgaien tren batek auto bat jo du, eta, ondorioz, bi pertsona hil dira. Efe berri agentziak jaso duenez, larrialdi zerbitzuen lehen informazioaren arabera hildakoak adineko bi lagun dira. Hasieran senar-emazteak direla zabaldu du, baina oraingoz ez du informazio hori baieztatzerik. Trena hutsik zihoan.
Pasabidean semaforo bat eta hesiak daude, trena noiz pasatuko den jakinarazteko. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, autoak segurtasun hesia apurtu du.