Bi lagun hil dira gaur arratsaldean Galdakaon (Bizkaia), euren ibilgailua errepidetik atera eta Ibaizabalera erorita. Biak bilbotarrak dira: 60 urteko gizonezkoa eta 30eko emakumea. Volvo C-30 autoan zihoazen.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren arabera, 13:50ean jazo da istripua, N-634 errepidean, Bekea zubiaren inguruan. Geroago DYAko sorosle taldeak eta suhiltzaileak joan dira ibilgailuan zihoazenak erreskatatzera, baina autoa uretatik ateratzean ohartu dira bi bidaiariak hilda zeudela.
Ezbeharrak
Bi lagun hil dira Galdakaon, euren ibilgailua Ibaizabalera erorita
Bilbokoak dira hildakoak: 60 urteko gizonezkoa eta 30eko emakumea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu