Bi pertsona hil dira gaur Legution, N-240 errepidean kamioi batek eta auto batek talka eginda. Kotxean zihoazenak dira hildakoak. Gizonezkoak dira biak: Iruñekoa bat, 38 urtekoa, S.M.B.; Lizarrakoa bestea, 25ekoa, J.L.G. Hantxe zendu dira, kolpearen ondorioz. Ordu batak bost gutxian izan da ezbeharra, Elosu bidegurutze parean.
Kamioia Urrunaga urtegira erori da eta gidaria erreskatatu egin behar izan dute. Santiago Gasteizko erietxera eraman dute.
Kamioiak erregaiak garraiatzen ditu, eta erregai hori urtegian zabaltzeko arriskua zegoela esan du hasiera batean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Antza, ez da halakorik gertatu.
giZARTEA
Bi lagun hil dira Legution, kamioi batek eta auto batek talka egitean
Kotxean zihoazenak dira hildakoak, Iruñeko eta Lizarrako gizonezkoak. Kamioia urtegira erori da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu