istripua
Bi lagun hil dira Ziraukin, auto istripuan
Gaur goizean bi autok elkar jo dute Ziraukin (Nafarroa), eta bi lagun hil dira. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hildakoak Lodosako emakume bat eta Zizur Nagusiko gizonezko bat dira.
Istripua 7:30ean gertatu da, Iruñea eta Logroño (Errioxa) lotzen dituen N-111 errepidearen 30.200 kilometroan. Bi autoek aurrez aurre jo dute, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu