Errepideak

Bi lagun hil eta beste hiru zauritu dira Tuteran, auto istripu batean

Istripu handia gertatu da gaur goizeko seietan Tutera eta Zintruenigo (Nafarroa) bitarteko NA-160 errepidean: bi autok aurrez aurre elkar jo dute, eta bi gidariak hil dira eta beste hiru lagun zauritu dira. istripuaren ondoren, trafikoa guztiz etenda egon da errepide horretan bi orduz. Cascantekoa (Nafarroa) da hildakoetako bat eta Zaragozakoa (Aragoi) bestea.

2003ko azaroaren 10a
11:41
Entzun
6402 BRM matrikula zuen Opel Corsa bat eta 8003 BSJ matrikula zuen Seat Leon auto bat izan dira elkar jo dutenak. Opel Corsaren barruan gidaria baino ez zihoan, eta Seat Leon-ean, berriz, lau lagun. Talkaren ondorioz, bi ibilgailuetako gidariak hil dira: M.M. 48 urtekoa, Cascanteko bizilaguna, eta J.M.G.T. Zaragozakoa.

Seat Leon-ean zihoazean beste hiru lagunak zaurituta daude: gidariaren ondoan zihoan U.B.G. gizonezkoa (Zaragozakoa) arin zauritu da, eta atzean zihoazen bi neska gazteak —18 urteko P.L.L. eta 19 urteko T.C.M., biak Zaragozakoak— larriago. Tuterako Reina Sofia erietxera eraman dituzten hirurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.