Bi lagun hil eta hiru zauritu dira auto istripu batean
GASTEIZ. Autoarekin bidetik irten, eta zuhaitz bat jota, bi pertsona hil eta hiru zauritu ziren atzo goizaldean Gasteizen, N-1 errepidean. 01:40an izan zuten ezbeharra, Eusko Jaurlaritzak berri eman duenez. Handia izan zen kolpea, eta autoaren motorra beste norabideko bideraino joan zen. 47 eta 48 urte zituzten hildako bi gizonek. Portugalgo langileak ziren, etxera zihoazenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu