GIZARTEA

Bi lagun zauritu dira Donostian, etxebizitza batean sua piztuta

23 urte ditu batak, eta 28 besteak. Luises kalean izan da sutea.

2013ko abenduaren 4a
10:48
Entzun

SOS Deiek eman dute sutearen berri; litekeena da manta elektriko baten eraginez piztu izana sua. 03:45 aldera sortu da, eta 23 urteko emakume bat eta 28 urteko gizon bat zauritu dira. Erietxera eraman dituzte biak.

Etxebizitzako hogei bizilagunak eraikinetik aterarazi dituzte, baina etxera itzuli ahal izan dira gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.