Lan istripua

Bi langile hil dira Erriberabeitian

N-1 errepidean beharrean ari zirela bi langile harrapatu ditu ibilgailu batek Erriberabeitian (Araba).

2006ko urriaren 25a
17:56
Entzun
Herrizaingo Saileko iturrien arabera, ezbeharra Erriberabeitian jazo da. Hain zuzen ere, N-1 errepidean ari ziren lanean bi beharginak. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla-eta ibilgailu batek harrapatu ditu eta, kolpearen ondorioz, momentuan hil dira biak. Ezbeharra arratsaldeko 16:15 inguruan gertatu da eta arratsaldeko seiretan hilotzak errepidean zeuden oraindik Gasteizko Auzi Medikuntza zerbitzura eraman bitartean. Ondorioz, auto ilarak sortu dira Irungo norabidean.

Nafarroan, berriz, beste behargin bat hil da lanean ari zela, agi denez, bihotzekoak jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.