Lan istripua

Bi langile zauritu dira Barakaldon eta Elorrion

2007ko martxoaren 5a
16:10
Entzun
Lan istripuek ez dute etenik eta bart beste bi izan dira. Barakaldon (Bizkaia) goizeko lauretan Kareaga kalean 27 urteko gizonezko bati hatz batean iltzea sartu zaio eta herri bereko ospitalera eraman dute.

Zerbait lehenago, goizeko ordu eta erdietan, Elorrion (Bizkaia) izan da istripua, San Agustin auzoan. Langile bat metro eta erdiko altueratik erori da. Buruan kolpea hartu du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. 37 urte ditu zaurituak eta Barakaldokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.