Lan istripua
Bi langile zauritu dira sei metroko altueran zegoen garabi batetik erorita
Garbiketa lanetan aritu den enpresa bateko bi langile zauritu ziren atzo sei metroko altueran zegoen garabi batetik erorita Gasteizko Gamarra industrialdean. Suhiltzaileek adierazi dutenez, istripua Laminados Arregi enpresan izan zuten bi langileek. Bi langileak garbiketa lanak egiten ari ziren garabi baten gainean eta erorketa nola izan zen ikertzen ari dira.
Istripua izan zen lekura DYA eta Osakidetzako anbulantziak joan ziren, eta Txagorritxu eta Santiago erietxetara eraman zituzten langileak. Ospitalean ingresaturik gelditu behar izan zuten zaurituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu